Nafarroa Osoa
Nafarroa 1530 arte
Nafarroa, egungo Ipar eta Hego Euskal Herriko unitate politiko-historikoa da. Nafar-hizkuntza euskara da. Antzinatean euskararen lurraldea pirineoaren bi aldeetara zabaltzen zen eta euskal tribuez populatua zegoen. Iruñea eta Nafarroako errege dinastiek lurralde osoan izan zuten egitura politiko-juridikoa, 1035etik aurrera auzo erresumek, Gaztela eta Frantzia nagusiki, Nafarroa gutxitu eta egungo egoerara ekarri duten arte. Nafarroa edo Euskal Herrian barne izan dira: Akitania (Albret, Biarno; Gaskonia) Araba; Aragoi; Bizkaia; Bureba; Foix; Gipuzkoa; Nafarroa; Pallars; Ribagortza eta Sobrarbe.
.- Antzinako Nafarroa Iruñeko Erresumaren sorrera arte
Behe Paleolitiko Aroaren amaieran populatua egon zen; aurkitutako giza kulturaren aztarnarik zaharrenak garai horretakoak dira (K.a. 120.000 - 100.000) Neanderthal gizaki motaren aztarnak ere aurkitu dira: Isturitze eta Donamartiriko haitzuloetan Cro-Magnon gizakiaren aztarnak daude. Goi-paleolitiko Aroko arrastoak Abauntzako Araitz haitzuloan daude eta Neolitiko eta brontze-arloak Nafarroa osoan. Pirinioetan artzain-kulturako trikuharriak ugaldu ziren. Europako erdialdetik iritsitako taldeak Euskal herri osoan ibili ziren, baina batik bat Iparraldean (K.a. 2000 - 700). Burdin-Aroko lehen aldian zelten kulturako elementuak sartu ziren Nafarroara eta Burdin-Aroaren azken aldera zeltiberiar kulturakoak Ebroren erriberetan.
Erromako inperioaren zabaltzean Ponpeio jeneral erromatarrak Iruñea izeneko herriaren gainean beste herri bat sortu eta bere izena eman zion (K.a. 75-74): Ponpaelo. Erromatarrek Euskal Herrian finkatu zirenean harbide, hiri, artelan, txanpon, ubide etab. egiteko teknikak erakutsi eta meatzaritzari, nekazaritzari eta merkataritzari bultzada handia eman zioten. Erromatarrek ez zuten eragin handirik izan Nafarroa Beherean; Donazaharren baino ez dira aurkitu erromatarren aztarna batzuk. Europako iparraldetik barbaroen zabaltzean, 405ean, bisigodoak sartu ziren Nafarroan, eta behin eta berriz, saiatu ziren baskoiak menperatzen. Bisigodoen Euriko erregea Iruñea hartzen saiatu zen (472). Herri germaniar-frankoen zabaltzean, Akitaniatik bereiztu eta Akitania-Baskonia dukerria sortu zen (602), Genial izan zen bertako lehen dukea. Baskonia-Akitania duke frankoek gobernatzen zuten, baina baskoiek sarritan altxatu eta noiznahi izaten zituzten gatazkak. Tolosako erresuma frankoa desagertu zenean Akitaniako dukerria sortu eta Baskoniako dukerria bertan integratu zen (660). Akitaniako dukerria independente mantendu zen karolinjioek bereganatu zuten arte (768). Musulmanak sartu zirenean (711) Iberiar penintsulara, Rodrigo bisigodoen erregea Eudon Handiaren oste baskoien kontra gerran ari zen Iruñea inguruan. Musulmanek mendeetan gobernatu zuten Nafarroako Erriberako lurraldea. Karlomagnok Zaragozatik bueltan Iruñeko harresiak suntsitu egin zituen, baina Orreagako segadan baskoiek armadaren erretagoardia hondatu egin zioten (778ko abuztuaren 15ean). Baskonia-Akitania dukerria hautsi egin zen eta Baskoniako dukerria sortu eta independente iraun zuen. Bien bitartean, Iruñeko baskoiak musulmanen aurka altxa ziren, 750ean eta; 756an, gaurko Bureba eta Arabako lurretan bizi ziren baskoiak asturiarren aurka altxa ziren.
.- Erresumaren sorreratik 1530 arte
Abd ar-Ramahan I.ak Iruñeko inguruko lurretan ezarri zuen agintea (781) baina Iruñea emirraren kontra altxatu zen (799). Ludoviko Pio eta Pepin I.a errege frankoek baskoien aurka borrokatu ziren Iruñeko lurretan (812, 816, 824). Pepin I.ak armada bidali zuen Iruñera, baina bueltakoan, Orreagan, Eneko Aritzak bere suhien laguntzaz, frankoen armada garaitu eta Iruñeko erresuma sortu zuen (824), Nafarroako eta Euskal Herriko errege dinastiari hasiera emanez.
Eneko Aritza hil zenean bere seme Gartzia Iñigez izan zen Iruñeko errege (852 - 870) eta ondoren beraren seme Fortun I.a Gartzes (870 - 905). Erresuma defendatu eta hedatzearren, sarritan izan zituzten gatazkak Córdobako emirrekin eta banukasitarrekin. Iruñeko errege Antso I.a Gartzes (905 - 925), euskaldunen lurrak bereganatzen saiatu zen; Lizarra inguruko Deierri, Errioxa Garaia eta Pirineo ondoko Aragoiko konderria eskuratu zituen. Antso I.aren ondoren bere seme Gartzia I.a Santxez izan zen Iruñeko errege (926 - 970), eta jarraian, Antso II.a Gartzes Abarka (970 - 994); gaur egungo Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Pirineotako iparraldeko zenbait lurralde ere bere mende izan zituen (978). Antso III.a Gartzes Nagusiak euskaldunen lurraldeak bere erreinura batzea lortu zuen (1000 - 1035): Pirineo inguruko Sobrarbe eta Ribagorzako konderriak bereganatu egin zituen eta Gaskoniako dukerria ere aldi berean Nafarroako erresumari lotuta egon zen, Gaskoniako Antso Gilen dukeak Lapurdi eta Nafarroa behereko zati bat eman baitzion zor baten ordainez; horrela, Antso III.ak Lapurdi eta Baigorriko bizkonderriak sortu zituen.
Clunytarren eraginez kristautasuna finkatuz hasi zen. Antso III.a Gartzes Nagusia Gaztelako konde Antso Gartziaren alabarekin ezkondu zen (1010) nahiz eta lehenago Santxa Aibarkoarekin seme bat izan: Ramiro. Antso kondearekin Nafarroa eta Gaztelako konderrian artean mugak zehazten zituen 1016ko Adiskidetasun Ituna sinatu zuen eta gaztelarra hil zenean Gaztelako konderria gobernatu zuen, Gartzia II.a Santxezen tutore. Leongo Bermudo III.aren arreba Santxarekin ezkonarazi nahi izan zuen, eta bertako agintea ere lortu zuen. Antso III.a Nagusiak Cluny-ko erreforma sartu zuen bere erresumako monasterioetan (Leire, Haitzpeko San Joan eta Albelda), eta egun nagusia den Santiago bideari bultzada handia eman zion.
Antso III.a Nagusia hildakoan (1035), Nafarroa behereko zenbait herri eta bailara Gaskoniako dukerrira itzuli ziren eta erresumaren gainerakoa beraren semeek banatu egin zuten: Gartzia III.a Santxez Naiarakoak Nafarroa hartu zuen; Fernandok Gaztela eta Leon; Ramirok Aragoi, eta Gontzalok Sobrarbe eta Ribagorza. Anaien arteko gerran Fernandoren osteek Gartzia III.a hil zuten Atapuercan (1054) eta hantxe bertan bere seme Antso IV.a Peñalengoa egin zuten Nafarroako errege (1054 - 1076). Hura ere hil egin zuten (Funes, 1076); orduan, Aragoiko Antso V. Ramirezek bereganatu zuen Nafarroako erresuma eta Gaztelako Alfontso VI.ak Errioxa, Bureba, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa. Antso Ramirezen ondoren, Pedro I.a eta Alfontso I.a Borrokalaria izan ziren Aragoi eta Nafarroako errege. Alfontso I.ak sinatu zuen Támarako Hitzarmena Gaztelako Alfontso VII.arekin, Antso III.a Nagusiaren lurrak berreskuratuz horrela. Alfontso I.a ondorengorik gabe hil zenean (1134), Nafarroa eta Aragoiko erresumak banandu egin ziren berriro, Alfontsoren testamentu betezinaren ondorioz. Nafarrek Gartzia IV. Ramirez Berrezarlea aukeratu zuten errege eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa batu zituen bere erreinura. Antso VI.a Jakituna (1150 - 1194) erregetu zenean, Iruñeko erresuma ez eta Nafarroako erresuma aipatzen da lehen aldiz (1162). Errioxa bereganatzen saiatu zen eta hiri garrantzitsuak sortu zituen: Biasteri, Gasteiz eta Donostia esaterako. Garai horretan hasi zen gaur egungo Nafarroa Behereko lurraldea Nafarroako erresumaren zati bilakatzen, hau da, orduan hasi zen gerora erresumako seigarren merindadea edo Mugaosteko merindadea (Ultrapuertos) izena hartuko zuena osatzen eta XVI. mendera arte Nafarroako erresumaren barnean iraun zuen.
Ingalaterrako Enrike II.a Plantagenet 1154an Leonor Akitaniakoarekin ezkondu zen eta Akitaniako dukerria (Mugaosteko lurrak barne) ingelesen menpera pasa zen. Nafarroako erregea Antso VI.a Jakituna eta Gaztelako Alfontso VII.aren arteko liskarrak bukatze aldera eta bi erregetzaren mugak zehazteko, Enrike II.a Plantagenetek laudo bat, oso eztabaidatua, erabaki zuen. Altxamendu asko gertatu zen eta Enrike II.aren semea Rikardo I.a Leohibihotzak neurriak hartu behar izan zituen: Nafarroako erregearen alaba Berengelarekin ezkondu (1191) eta Nafarroako erregearen laguntza bereganatu zuen. Antso VII.a Azkarra (1194 - 1234), inguruko erresumekin akordioak egiten saiatu zen; Gaztelako erresumak mehatxatuta, ingelesei laguntza eskatu zien, Joan Lurgabearekin bi akordio sinatuz (1200). Alfontso VIII.a Gaztelakoak Gasteiz hartu zuen (1200), alferrik izan ziren Iruñeako nobleen eta Marokora bidalitako mezulariaren ahaleginak; Gasteiz errenditu ondoren Araba, Durango aldea eta Gipuzkoa ere hartu zituen Gaztelak. Hala eta guztiz ere Nafarrak Navas de Tolosako batailan (1212) parte hartzera behartu zituen Erromako elizak.
Antso VII.a Azkarra hil zenean, Nafarroako erresuma Chanpagneko dinastiaren esku geratu zen eta haren iloba Teobaldo I.a Trobalaria, Chanpagneko kondea, izan zen Nafarroako errege (1234 - 1253). Teobaldo I.ak, Gaskoniako jauntxo gehienekin batera, ingelesen kontrako matxinada prestatu zuen. Ingelesek menderatu egin zituzten eta Enrike III.a Ingalaterrako erregearekin adiskidetasun-akordioa sinatu behar izan zuen (1248). Nafarroako hurrengo errege-erreginak hauek izan ziren: Teobaldo II.a (1253 - 1270), Enrike I.a Potoloa (1270 - 1274) eta Joana I.a (1274 - 1305). Joana I.a Felipe I.a ederrarekin ezkondu nahi izan zuen, baina iruindarrek ez zuten Frantziako erregea Nafarroan onartu nahi izan. Orduan, tropa frantziarrak Iruñeko nafar herria suntsitu egin zuten, Gaztelaren aldeko nafarren kontrako erasoa aitzakian (1276). Horren ondoren Frantziako dinastiako erregeek agindu zuten Nafarroako erresuman; Felipe I.a Ederra (1284 - 1305), Luis I.a Setatia (1305 - 1316), Joan I.a Hilondoko (1316) eta Felipe II.a Luzea (1316 - 1322). Joana II.a Evreux-ko Felipe III.arekin ezkondu zenean, Evreuxko dinastiak hartu zuen agintea Nafarroan eta Leonor I.a Nafarroako Gaston IV.a Foixkoarekin ezkondutakoan Foixko dinastiak bereganatu zuen. Foixko dinastian agintean jarri aurretik, Blanka I.a hil zenean (1441), bere senar eta Aragoiko erregea zen Joan II.a Trastamarakoak hartu zuen Nafarroako erregetza; eskubideak, ordea, beraren seme zen Karlos IV.a Bianako printzeak zituen. Egoera horretan nafarrak zatitu egin ziren eta anaia arteko gerra piztu zen: agramondarrek Joan II.aren alde egin zuten eta beaumondarrek Karlos printzearen alde.
Aragoiko Fernando II.ak Nafarroa eta Frantziako erresumei gerra egin zien (1512). Haren tropen gidari Albako dukea zela, Nafarroa osoa hartu zuen. Fernando II.ak eta Luis XII.ak sinatutako akordioaren arabera Nafarroako erresuma zatikatu egin zen (1512). Ondorioz, Nafarroako erregea Joan III.a Albret eta Katalina I.a erreginak Pauera erbesteratu behar izan zuten; bertatik, eta Frantziako Frantsizko I.aren erregearen laguntzaz, galdutako erresuma berreskuratzen ahalegindu zen. Noaingo bataila galdu hondoren Amaiurren eta Hondarribian setioa jasan zuten Nafarroaren aldeko erresistentziako azken tropak. 1507-1516 artean Cisneros kardinal eta Gaztelako Inkisizioko buru izendatu zuten eta "sorginen ehizaren aitzakian" errepresio politiko-erlijiosoa gogortu egin zuen. Mugaosteko merindadea zail gertatzen zitzaionez, Espainiako Karlos I.ak Nafarroa Beherea utzi eta Enrike II.a Albretekoak eskuratu zuen (1530). Nafarroa Garaiko erresuma, berriz, Gaztelakoari elkartu zion, bakoitzak bere antolamendu politikoa aparte mantendu bazuen ere.
1530etik aurrerako historiaren jarraipena hirutan banatu dugu: Euskal Herri zatituaren historia eta Nafarroa gutxituko probintziena, Nafarroa Garaia hegoaldean eta Nafarroa Beherea iparraldean.

0 Comments:
Post a Comment
<< Home